Untxia labean romeskoarekin

Osagaiak

4 lagunentzako:

  • 1-1,5 kg-ko untxia
  • Romesko saltsaren poto bat
  • Oliba-olioa
  • Pipermin bat
  • 2 baratxuri ale
  • Piperbeltz beltza
  • Perrexil fresko txikitua
  • Gatza

Iraupena: 45 min. Zailtasun maila: Erraza

Prestaketa

1. Untxia erditik zabalduta gatzaz eta piperraz ondu eta oliba-olioarekin busti. Jarraian, aurrez 200 gradutan berotutako labean sartu eta 35 minutuz labean eduki.
2. Baratxuri aleak zuritu, piperminarekin batera xaflatan moztu eta zartagin batean oliba-olioarekin su baxuan xigortu.
3. Untxia prest dagoenean, olio errea bota eta romesko saltsarekin eta txikitu-berri dagoen perrexilarekin batera zerbitzatu.

Trukuak eta aholkuak

Labean egostea oso erosoa da eta egiteko erraza. Gainera, pisua kontrolatzeko dietetarako ezin hobea da, oso haragi biguna lortzen baita koiperik gehitu gabe. Plater honekin batera landare-mota ezberdinak dituen askotariko entsalada bat jaten bada, bitamina-kopurua haziko da, eta oso garnizio osasungarria lortuko da horrela

Informazio nutrizionala errazioko

Untxi-haragia oso gihartsua da, koipe gutxikoa eta gantz-azido ase proportzio txikikoa. Bere sodio- eta kolesterol-kopurua beste haragi batzuena baino askoz txikiagoa da, hori dela eta edozein dietatan sartzeko egokia da. Errezeta honetan romesko saltsarekin elkartzen da, Kataluniako saltsa tipikoa, onura nutrizional asko dituzten osagaiekin egina. Almendrek eta oliba-olioak beharrezko gantz-azidoa gehitzen dute eta tomateek eta piperrek berriz, bitaminak eta mineralak.

Ekarpen nutrizionala errazioko

Energia: 531 Kcal Proteinak: 39 g Karbohidratoak: 14 g Koipea: 36 g