Hazletik kontsumitzailera


Toki Garapena

Bertako garapena sustatu


Eskualdeko kultura

Eskualdeko kultura sustatu


Bertako baloerak

Babestu bertako baloreak


Ingurunea

Zaindu ingurunea

Euskal Untxia

Euskal Untxia Euskal Herriko Untxizainen Federazioa, Naraba, S. Koop. eta Unekel S. Koop taldeek osatzen dute. Horiek untxien sektorearen interesak defendatzen dituzte eta untxi-haragia sustatzea eta nabarmentzea da beren helburua.

Euskal Untxia erabiltzaileen produktuak edo/eta zerbitzuak bereizi edo nabarmendu egiten ditu, helburu komuna baita produktu edo/eta zerbitzu horien balioa haztea, merkatuan duen maila hobetzea, bertako garapena hobetzea, lekuko kultura bultzatzea, balio autoktonoak babestea, ingurumena zaintzea eta garapen ekonomikoa –soziala, kulturala eta humanoa- sustatzea, proiektu komun, sozial eta solidario baten alde.

Untxi-haragia sustatzea eta nabarmentzea da helburua.

Gure balioak

Jaiotza

Euskal Untxia untxiak Nafarroako Foru Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako untxitegi batean jaio, hazi eta gizendua izan behar du.

Elikadura

Euskal Untxia untxiek, ezaugarri nutrizional bikainak izateaz gain, %100 begetala den pentsua jaten dute eta ingurumena errespetatzen dute, izan ere, horien karbono aztarna haragi gehienena baino baxuagoa da eta PAS 2050-en arabera egiaztatuta dago.

Pentsuak

Gure animalientzako pentsua egiten duten fabrikek indarrean dagoen legeria betetzen dute, eta lehen mailako lehengaiak erabiltzen dituzte untxien pentsua ekoizteko, bereziki begetalak (titia kentzeko garaiko, gizentzeko garaiko eta hil behar den garaiko pentsuetan), eta ingurumena errespetatzen dute PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.

Hiltegiak

Gure untxiak hiltzen diren hiltegiek indarrean dagoen legeria betetzen dute, baita trazabilitate zorrotza ere ingurumena errespetatuz PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.

Ekoizleak

Euskal Untxia-ko ekoizleen untxiek elikadura %100 begetala (titia kentzeko garaian, gizentzeko garaian eta hil behar diren garaian) dute eta ingurumena errespetatzen dute balio-kate osoan (pentsua-ekoizlea-hiltegia) karbono aztarnaren egiaztapenaren bitartez.

Azken berriak

Sendatzen duten elikagaiak: untxi-haragia

Kolesterola

Gehiegizko pisua

Hipertentsioa

Artikulazioak

Hazkuntza

Hormonarik gabe

TRAZABILITATEA

Jakingo duzu nork, nola, non eta noiz hazi den untxia

INTERCUN

Untxi-hazkuntza Lanbidearteko Erakundea

ERREZETAK

EuskalUntxia untxi errezetak