Untxia baratxuriarekin eta pastarekin

4 lagunentzako osagaiak
- Kilo bat untxiki (untxi-haragia)
- 250 g pasta
- 4 baratxuri ale
- Piper berde erdi
- 4 perretxiko
- Oliba-olioa, perrexil txikitua, gatza eta piperbeltza
Denbora: 40 minutu. Zailtasuna: Erraza
Nola prestatu
Pasta egosi, gutxi gorabehera, 7 minutuz.
Untxia garbitu eta zatitu. Zartagin batean, zuritutako eta txikitutako baratxuriak oliotan gorritu. Untxi zatiei gatza eta piperbeltza bota eta salteatu.
Su handian minutu batzuz utzi, guztiz egin arte.
Perrexil txikituaz hautseztatu eta pasta gehitu.
Dena ondo nahastu eta azpil batean zerbitzatu.
Perretxiko eta piper berdeak ondo txikitu eta salteatu. Salteatua pastari gehitu.