HELBURUA
Euskal Herriko Untxizainen Federazioa, Naraba, S. Koop. eta Unekel S. Koop taldeek untxien sektorearen interesak defendatzen dituzte eta untxi-haragia sustatzea eta nabarmentzea dute helburu.
Beraz, “EUSKAL UNTXIA” produktuaren marka Euskal Herriko Untxizainen Federazioa, Naraba, S. Koop. eta Unekel S. Koop taldeena da eta logotipoaren edo irudiaren bidez adieraziko da (I. eranskina).
Marka horrek erabiltzaileen produktuak edo/eta zerbitzuak bereizi edo nabarmendu egiten ditu, helburu komuna baita produktu edo/eta zerbitzu horien balioa haztea, merkatuan duen maila hobetzea, bertako garapena hobetzea, lekuko kultura bultzatzea, balio autoktonoak babestea, ingurumena zaintzea eta garapen ekonomikoa –soziala, kulturala eta humanoa- sustatzea, proiektu komun, sozial eta solidario baten alde.
Untxi-haragia sustatzea eta nabarmentzea da helburua, eta, honako hau egiaztatzen du:
- Marka horren izenean dauden untxiek Nafarroako Foru Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako untxitegi batean jaio, hazi eta gizenduak izan behar dute.
- “EUSKAL UNTXIA” markako untxiek, ezaugarri nutrizional bikainak izateaz gain, %100 begetala den pentsua jaten dute eta ingurumena errespetatzen dute, izan ere, horien karbono aztarna haragi gehienena baino baxuagoa da eta PAS 2050-en arabera egiaztatuta dago.
- Gure animalientzako pentsua egiten duten fabrikek indarrean dagoen legeria betetzen dute, eta lehen mailako lehengaiak erabiltzen dituzte untxien pentsua ekoizteko, bereziki begetalak (titia kentzeko garaiko, gizentzeko garaiko eta hil behar den garaiko pentsuetan), eta ingurumena errespetatzen dute PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.
- Gure untxiak hiltzen diren hiltegiek indarrean dagoen legeria betetzen dute, baita trazabilitate zorrotza ere ingurumena errespetatuz PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.
Ondorioz, “EUSKAL UNTXIA” markaren barruan dauden ekoizleen untxiek elikadura %100 begetala (titia kentzeko garaian, gizentzeko garaian eta hil behar diren garaian) dute eta ingurumena errespetatzen dute balio-kate osoan (pentsua-ekoizlea-hiltegia) karbono aztarnaren egiaztapenaren bitartez. - “EUSKAL UNTXIA” marka zehaztuta gelditu da Markaren Erabileraren Arautegiaren bitartez, aurrerantzean Markaren arautegia, bi arautegi barne hartzen dituena:
- Markaren Arautegi Orokorra
- Markaren Arautegi Teknikoa, honako hauek barne hartzen dituena:
- Ekoizpen-arautegia
- Pentsu-fabriken arautegia
- Hiltegien arautegia
Markaren Arautegi Orokorrean zehazten dira Marka jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak, Marka lortzearen prozesua, horren Operadoreak edo Erabiltzaileak, II. Eranskinean zehaztuak (Operadoreen Erregistroa), Markaren kontrola eta Markaren erabilera okerrarekin lotutako arau-hausteak eta zigorrak.
Bestalde, Markaren Arautegi Teknikoan zehazten dira pentsu-fabriken, untxitegien eta garraioen baldintzak eta ezaugarriak, azken horren barruan sartzen dira bai bizirik dauden animalien garraioa, bai horiengandik jasotako untxi-haragiaren prestaketa komertziala (ontziratzea eta etiketatzea). Arautegi horretan jasotzen dira, baita ere, Operadoreek bete beharreko kudeaketa- eta kontrol-baldintzak.
“EUSKAL UNTXIA” Marka babesteko, Arautegiak aplikatzeko, eta horiek betetzen direla egiaztatzeko, Markaren Batzorde Erregulatzaileak Barne-kontrolerako Plan bat ezarriko du eta, aldi berean, kanpoko Elkarte baten esku-hartzea eskatuko du, egiaztatzeko edo/eta ikuskatzeko.
IRISMENA
Arautegia Markaren Batzorde Erregulatzaileak baimendutako untxi-haragiaren ekoizle guztiei aplikatzen zaie, alegia, honelako untxi gizenduak ekoizten dituzten ekoizleei: elikadura %100 begetala dutenak eta ingurumena errespetatzen dutenak balio-kate osoan (pentsua-ekoizlea-hiltegia) karbono aztarnaren egiaztapenaren bitartez. Gainera, untxi horiek Nafarroako Foru Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako untxitegi batean haziak izan behar dute.