Euskal Untxia EITB1ekoTxoriene sukaldaritza-programan

Category:

Joan den ostegunean, urriak 8, ETB 1eko Txoriene sukaldaritza saioan Euskal Untxiaren hiru plater aurkeztu ziren.

Gastro-talk saio hori Zigor Iturrieta sukaldari eta mendi-lasterkari bizkaitarrak aurkezten du, eta ostegunetan gure lurreko ekoizle eta hornitzaileek hartzen dute parte; produktuen kalitatea eta horiek ongi prestatzearen artean dagoen lotura estua nabarmentzen da bertan.

Kandido Mendizabal untxizaina Zigorrekin izan zen sukaldean Euskal Untxiaren 3 plater prestatzeko:

“Euskal Untxi fideua”, “Modenako ozpinetan eskabetxatutako Euskal Untxi entsalada” eta “Euskal Untxi errea aranpasez beteta belar ali-oliarekin”.
Sukaldean ari ziren bitartean Euskal Untxiaren dohain bikainak nabarmendu, ekoizpenaren ezaugarriak aipatu eta untxitegietako irudiak erakutsi zituzten, Kandidoren bizitza polifazetikoaz hitz egiteaz gain