Untxi eta perretxiko salteatua arrozarekin

4 lagunentzako osagaiak

  • 8 untxi-izter
  • 160 g arroz zuri
  • 200 g perretxiko edo txanpiñoi
  • Porru 1 eta 2 azenario
  • 4 koilarakada irin
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 baratxuri ale
  • Olioa, gatza eta piperbeltza

Denbora: Ordubete. Zailtasun maila: ertaina

Nola prestatu

Perretxikoak ondo garbitu eta xafletan moztu. Untxi-izterrak gatzaz eta piperraz ondu eta irineztatu. Kazola batera olioa bota eta bertan gorritu. Gorritzen direnean, atera eta gorde.

Porrua eta azenarioa txikitu eta untxiaren kazola berean erregosi.

Su txikian prestatu, gatza bota eta ardoa erantsi. Perretxikoak gehitu eta 5 minutuz egosten utzi. Untxi-izterrak bertan sartu eta beste 5 minutuz utzi.

Arroza egosi, xukatu eta zartagin batean bi baratxuri alez eta olio tanta batzuekin erregosi.

Arroza untxiaren garnizio gisa zerbitzatu