“EUSKAL UNTXIA” produktuaren marka

Category:

“EUSKAL UNTXIA” produktuaren marka hainbat helbururekin sortu da: merkatuan duen maila hobetzea, bertako garapena hobetzea, lekuko kultura bultzatzea, balio autoktonoak babestea, ingurumena zaintzea eta garapen ekonomikoa –soziala, kulturala eta humanoa- sustatzea, proiektu komun, sozial eta solidario baten alde.

Marka honen izenean dagoen untxiak Nafarroako Foru Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako untxitegi batean jaio, hazi eta gizendua izan behar du. “EUSKAL UNTXIA” markako untxiek, ezaugarri nutrizional bikainak izateaz gain, %100 begetala den pentsua jaten dute eta ingurumena errespetatzen dute, izan ere, horien karbono aztarna haragi gehienena baino baxuagoa da eta PAS 2050-en arabera egiaztatuta dago.

Gure animalientzako pentsua egiten duten fabrikek indarrean dagoen legeria betetzen dute, eta lehen mailako lehengaiak erabiltzen dituzte untxien pentsua ekoizteko, bereziki begetalak (titia kentzeko garaiko, gizentzeko garaiko eta hil behar den garaiko pentsuetan), eta ingurumena errespetatzen dute PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.
Gure untxiak hiltzen diren hiltegiek indarrean dagoen legeria betetzen dute, baita trazabilitate zorrotza ere ingurumena errespetatuz PAS 2050-en arabera egiaztatutako karbono aztarnaren bitartez.

Hori dela eta, “EUSKAL UNTXIA” markaren barruan dauden ekoizleen untxiek elikadura %100 begetala (titia kentzeko garaian, gizentzeko garaian eta hil behar diren garaian) dute eta ingurumena errespetatzen dute balio-kate osoan (pentsua-ekoizlea-hiltegia) karbono aztarnaren egiaztapenaren bitartez.