Untxia birinaskarekin
Osagaiak
4 lagunentzako :
- Untxi bat (ertaina)
- Berenjena txiki bat
- Kalabazin bat
- Tipula bat
- Piper gorri bat
- Piper berde bat
- 3 baratxuri ale
- 250 g tomate frijitu
- Irina, oliba-olioa
- 150 ml ardo zuri
- Piperbeltza
- Gatza
Iraupena: 45 min. Zailtasun maila: Erraza
Prestaketa
1. Tipula xerra mehetan moztu. Berenjena, kalabazina eta piperrak makilatxo ez oso lodietan moztu.
2. Tipula eta piperra oliba-oliotan arinki frijitu. Erdi erregosita daudenean, xaflatan moztutako baratxuria eta berenjena eta kalabazin makilatxoak bota eta egosten segi bigundu arte. Tomate frijitua bota orduan eta dena batera eduki minutu batzuetan.
3. Untxia gatzaz eta piperraz ondu eta irinetan pasatu. Olio bero askorekin frijitu eta sukaldeko paper batekin xukatu. Untxia barazkiekin nahastu, ardoa bota eta egosten utzi, su motelean eta estalita, ordu laurden batez. Nahikoa gatz baduen egiaztatu eta ura bota beharrezkoa bada. Bero dagoela zerbitzatu.
Trukuak eta aholkuak
Birinaska errezeta tradizionala da, modu askotara prestatu daitekeena eta osagai askorekin egin daitekeena. Saltsaren oinarria tomate frijitua denez, olio gutxirekin eginda badago, plater arina da. Gainera, beste barazki batzuk ere gehitu dakizkioke. Untxia sukaldeko paperarekin xukatu gehiegizko koipea kentzeko eta plateraren kaloriak ez gehitzeko.
Informazio nutrizionala errazioko
Plater hau ondo osatuta dago bitaminaz, mineralez eta zuntzez, barazki-mota ugariko platera baita. Tomateak likopeno asko du, karotenoideen familiako antioxidatzaile indartsua.
Ekarpen nutrizionala errazioko
Energia: 334 kcal Proteinak: 22 g Karbohidratoak: 11 g Koipea: 23 g