Villeroy untxia

Osagaiak

4 lagunentzako:

  • Untxi bat
  • 2 patata
  • Baratxuri ale bat
  • Irina
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza
  • Bexamel saltsarentzat:
    • 2 gurinezko intxaur
    • Irin koilarakada bat
    • Basokada bat esne
    • 10 gr. trufa
    • Gazta

Prestaketa:

Moztu untxia zati txikitan eta gatzaz eta piperrez ondu. Frijitu zartagin batean olioarekin eta baratxuri ale batekin. Frijituta daudenean gorde plater batean.
Prestatu bexamel saltsa, horretarako jarri bi gurinezko intxaur zartagin batean, bota irina, ondo nahastu eta isuri esnea pixkanaka. Nahastu saltsa loditu eta gozatu arte. Azkenik, txikitu trufa eta bota azken momentuan.
Ondo eginda eta lodituta dagoenean, sartu untxi-zatiak, eta saiatu saltsak estalita gera daitezen. Utzi hozten eta irinetan, arrautzatan eta ogi birrindutan pasatu eta frijitu zartagin batean olioarekin.
Zuritu patatak, moztu makilatxotan eta frijitu beste zartagin batean olioarekin.
Zerbitzatu patatak erdian, gozatu gatz lodiarekin eta inguruan untxi-zatiak jarri.

Villeroy saltsa bexamel saltsaren antzeko moduan egiten da, baina apur bat lodiagoa izan ohi da, kroketen masaren antzeko loditasunarekin. Gainera, usaina emateko ondo txikitutako trufa gehitu dakioke. Hainbat jaki estaltzeko erabili ohi da: antxume-txuletak, muinak, txerri-solomoak, etab. Horiek gero birrineztatu eta frijitu egiten dira.