Untxia Nafarroako erara
4 lagunentzako osagaiak
- Kilo bat untxiki (untxi-haragi)
- 1Kilo bat patata
- 250 g tomate
- 16 tipulatxo eta 2 baratxuri ale
- Baso erdi bat ardo zuri
- Limoi bat, erramua, erromeroa eta perrexila
- Oliba-olioa, gatza, piperbeltza eta irina
Tiempo: 3 ordu eta 30 minutu. Zailtasun maila: ertaina
Nola prestatu
Untxia zatitu eta limoi-zukuaz busti.
Su txikian buztinezko kazola bat jarri, olioa bota eta, berotzen denean, untxi zatiak eta zuritutako tipulatxoak bota.
5 minutu iragan ondoren, zatitutako baratxuriak eta ardo zuria gehitu, gatza eta piperbeltza bota eta egositako eta birrindutako tomatea, erramua, erromeroa eta perrexila gehitu.
Kazola estali eta poliki-poliki egosten utzi bizpahiru ordutan.
Usain-belarrak kendu, untxia xerra loditan moztutako patatez estali, gatz pixka bat bota eta labean sartu kolore gorrixka hartu arte.