Untxia Nafarroako erara

4 lagunentzako osagaiak

  • Kilo bat untxiki (untxi-haragi)
  • 1Kilo bat patata
  • 250 g tomate
  • 16 tipulatxo eta 2 baratxuri ale
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Limoi bat, erramua, erromeroa eta perrexila
  • Oliba-olioa, gatza, piperbeltza eta irina

Tiempo: 3 ordu eta 30 minutu. Zailtasun maila: ertaina

Nola prestatu

Untxia zatitu eta limoi-zukuaz busti.

Su txikian buztinezko kazola bat jarri, olioa bota eta, berotzen denean, untxi zatiak eta zuritutako tipulatxoak bota.

5 minutu iragan ondoren, zatitutako baratxuriak eta ardo zuria gehitu, gatza eta piperbeltza bota eta egositako eta birrindutako tomatea, erramua, erromeroa eta perrexila gehitu.

Kazola estali eta poliki-poliki egosten utzi bizpahiru ordutan.

Usain-belarrak kendu, untxia xerra loditan moztutako patatez estali, gatz pixka bat bota eta labean sartu kolore gorrixka hartu arte.