Itsasoko eta mendiko entsalada

4 lagunentzako osagaiak

  • Untxi erdi
  • 8 otarrainxka
  • 2 patata eta 100 g cherry motako tomate
  • 2 ahuakate eta 200 g mahats
  • 3 baratxuri ale
  • Oliba-olioa, ozpina, gatza eta perrexil xehatua

Denbora: Ordubete. Zailtasun maila: handia

Nola prestatu

Cherry tomateak garbitu eta lau zatitan moztu. Ontzi batean jarri. Olioa, ozpina, gatza eta perrexil xehatua gehitu. Dena nahastu eta beratzen utzi.

Patatak egosi, zuritu eta xerratan moztu.

Otarrainxkak zuritu, luzetara erditik moztu eta pixkatxo bat egosi ur eta gatz apur batekin.

Untxia ondo garbitu, solomoko eta izterreko hezurrak kendu eta zatitu.

Baratxuria zuritu eta txikitu. Olioa bota zartagin batera eta untxia baratxuriekin salteatu.

Mahatsak mahats-mordotik banandu eta ondo garbitu.

Ontzi handi bat hartu eta alde baten patata xerrak jarri, beste aldean ahuakate zatiak eta erdian untxi salteatua. Otarrainxkak, tomateak eta mahatsa gehitu. Bakoitzaren gustura gatzozpindu.