Untxia almendra saltsan
4 lagunentzako osagaiak:
- Kilo bat untxiki (untxi-haragia)
- 100 g tipula
- 4 baratxuri ale
- Perrexila
- Baso erdi bat ardo zuri
- Oliba-olioa, piperrautsa eta gatza
Denbora: 45′. Zailtasun maila: handia
Nola prestatu
Zartagin batean olio pixka batekin, baratxuri txikitua, juliana eran moztutako tipula eta perrexila sueztitu.
Almendrak gehitu eta 5 minutuz frijitu. Barazkiei olioa kendu eta irabiagailuarekin birrindu.
Untxia zatitu eta barazkien olioarekin sueztitu. Untxia gorritzen denean, gatza, piperrauts koilarakada txiki bat, barazkien saltsa, almendrak eta ardo zuria gehitu.
Dena nahastu eta su handian berotu irakiten hasi arte. Sua jaitsi, estali eta su txikitan egosten utzi untxi-haragia samurtu arte.